XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan larru-apaintzalearekin
prezioa hunenbertze zuten egin.
Herresik ez, batere,
nori zer gerta ere!

Hartzari zer zitzaion tratua?
Ez bide zioten galdatua.
Dena den, goizean goizik, biharamunean
bi ihiztariak sartu ziren oihanean.

Eta, sartu orduko, zer ikusi hantxetan?
Delako hartza heien bidera heldu, trostan!
Horra gure gizonak,
izialdurak janak!

Bat haitz handi baten puntara zaiku igaiten;
bestea, luze-luzea lurrean etzaten.
Eta hau, han dago, hatsa doi-doi emanez,
ontsa baino hobeki hilarena eginez,
entzuna baita, ez daki nork noiz erranik,
hartzak ez omen duela egiten minik
hila uste duen jendeari.

Hartz hau hortarik ote da ari?
Eta futxo, hala iduri du!
Delarik alabainan hurbildu,
gizona geldi-geldia ikustearekin,
duda-mudarik gabe hila dela du egin.
Halarik ere, hobeki ikusi nahiz,
muturraz itzultzen du aldi bat, bi aldiz;
gero, haren sudurrari zimikoka,
gero, berriz aho-zilorat usnaka.

- Bai, bai, hila duk! - dio hartzak, ahapetik.
Usaindua duk-eta !... Goazen hementik!
Hortan joan zen eta sartu oihanean barna.